LEGE OHARRA

Ongi etorri DOKA IKASLE JUNIOR ENPRESA ELKARTEAREN (aurrerantzean, DOKA) webgunera (IFZ: G75475392; helbidea: Ibarra Zelaia Zelaigunea 2, 20560). Helbide elektronikoa: dokateamcompany@gmail.com. Elkarten Erregistroan AS/G/25995/2024 zenbakiarekin inskribatuta.

Jabetza intelektuala

Webgune honetako edukiak, testua, irudiak, soinuak, animazioak eta abar barne, baita bere diseinu grafikoa eta iturburu-kodea ere, DOKA osatzen duen erakundeari dagozkio eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako legediaren babespean daude. Beraz, DOKAren baimenik gabe debekatuta dago haien erreprodukzioa, banaketa edo komunikazio publikoa, osoa edo partziala.

Webguneko edukia eta estekak

DOKAk ez du bere webguneko edukien erabilera desegokiaren ardurarik hartzen. Erantzukizuna soilik haietara sartu edo erabiltzen dituen pertsonari dagokio. Era berean, ez dugu erantzukizunik hartzen orrialde honetatik esteken edo bilatzaileen bidez sar daitezkeen hirugarrenen webguneetan dagoen informazioagatik.

Webgunearen eguneraketa eta aldaketa

DOKAk bere webgunearen informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena aurretiaz jakinarazi gabe aldatzeko edo kentzeko eskubidea gordetzen du, horren inguruko erantzukizunik hartu gabe.

Alderdi teknikoen inguruko adierazpenak

DOKAk ez du Interneteko konexioagatik sor daitezkeen arazo tekniko edo informatika-ekipoen hutsegiteen ardurarik hartzen, ezta DOKAren kontroletik kanpoko legez kanpoko esku-hartzeen bidez hirugarrenek sor ditzaketen kalteen ardurarik ere. Era berean, ez dugu erantzukizunik hartzen gure erakundetik kanpoko iturrietatik datorren informazioan egon daitezkeen errore, huts edo omisioen ondorioz erabiltzaileek jasan ditzaketen kalte edo galerengatik.

dokateam.com